Escoltan's
Volver al inicio

KULTURA TRADIZIONALA

Els Dimonis i Sant Antoni

San Antoniren ospakizunek, urtarrilaren 16 eta 17an, baserri- eta landa-bizitzako ohiturak oroitaraztera dedikaturiko ia gertaera guztiak zentratzen dituzte, zeren santu hori tradizioz animalien babesletzat hartu izan baita: “Sant Antoni del Porquet” deitu izan dio gure lurraldeko herri xeheak, zeren beti txerritxo bat lagun duela irudikatu izan baitute, ekainean ospatzen den Paduako San Antoniorengandik bereizteko.

Mallorcako herri askok birsortzen dituzte egun hauetan baserri-giroko eszenak, KARROZEN gainean irudikatuak, kalean erakusten direlarik, santuaren jai-egunean egiten diren BEDEINKAPEN tradizionaletara beren animaliekin joaten den jendearekin nahasturik, bazkaldu aurretik edo ondoren, herriaren arabera.

Jai horietako beste osagai ezinbesteko bat ELTZAGORREZ LAGUNDURIKO KANTUAK dira, behiala askotarikoak zirenak eta Mallorca osoan ugari barreiaturik zeudenak. Gaur egun uhartearen iparraldean eta ekialdean ari dira berragertzen Sant Antoni eta Sant Sebastiànen hurbileko egunetan, nahiz eta dibertsitate melodiazko txikiagoarekin. Kantariak auzoek, elkarteek edo udalek antolaturiko FOGUERONS, su handien inguruan elkartzen dira, eta festak ordu txikietara arte irauten du. Askotan “BALL DEL BOT”, dantza tradizionala ez beilaldiaren parte izaten da.

Mallorcan San Antoniren jaia ezinbestean loturik dago deabruen irteerarekin, eta ia erabateko protagonistak izaten dira San Antoniren jaiaren aurreko eguneko festan. Hala gertatzen da Artà, Son Servera, Manacor, edo Sa Pobla herrietan. Ekintza horren jatorria dago Sant Antonik deabruaren aldetik jasan zituen tentaldien oroitzapenean, tradizio erlijiosoaren arabera.

Alcúdian, urtarrilaren 16an, arratsalde erdian, Santua atera egiten da haurren artena gozokiak banatuz. Haren atzetik 18 deabru doaz bertaratutako guztiei errazkadak emanez, adinik bereizi gabe. Hemendik hasita jende multzoen lasterraldiak gertatzen dira bi orduz herriaren gune historikoko kaleetan, egundoko iskanbilaren erdian.

Gauean Barazkien plazan Sarau Alcudienc antolatzen duen fogueróak “ximbombade”en kantari guztiak biltzen ditu eta ESCOLA DE CANT AMB XIMBOMBA, eltzagorrez lagunduriko kantu tradizionalen eskolako ikasle gazteagoak. Batzuk eta besteek beren “glose” herri-koplekin betetzen dute beilaldia, su handi baten inguruan afaltzen ari diren bitartean kantatzen baitituzte. Gero, ospaketa “ballada popular”, herri-dantzaldi partaidetzazko batekin osatuko da, zeinean jotak, mateixak, boleroak eta fandangoak hurrenez hurren agertuko baitira ordu txikietara arte, une horretan ematen baitzaio amaiera beilaldiari txokolate-jan batekin.


Artà, Son Servera, Manacor, Sa Pobla edo Pollença dira San Antoniren jaia bereziki ospatzen duten herri mallorcarretako batzuk. Azken toki horretan, San Antoniren egun berean burutzen da PUJADA AL PI, eta bertan gazte zaluenek elkarri desafio egiten diote jendeak Ternellesko basotik ekarri duen pinu xaboiztatu baten gorenera ea nor igotzen den, egundoko astrapalaren erdian .

Els Dimonis i Sant AntoniEls Dimonis i Sant AntoniEls Dimonis i Sant AntoniEls Dimonis i Sant AntoniEls Dimonis i Sant AntoniEls Dimonis i Sant AntoniEls Dimonis i Sant AntoniEls Dimonis i Sant AntoniEls Dimonis i Sant AntoniEls Dimonis i Sant AntoniEls Dimonis i Sant Antoni