Escoltan's
Volver al inicio

KULTURA TRADIZIONALA

KANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUA

Kultura gehienetan izan dira eta, badira oraindik ere, era anonimoan herri-errimarekiko, herri arruntaren poesiarekiko, hizkuntzaren bitartezko asmamenetik sortzen den hitzarekiko beren zaletasuna erakusten dutenak. Izatez pertsona autodidaktak dira koplagintzaren prozesua, haren edertasuna eta sonoritatea atsegin duten pertsonak dira.

Mallorcarrek beti preziatu duten mundu aberats eta sortzaile hori gaur mehatxupean dago, besteak beste, masa-komunikazioko kanalen indar mediatikoaren aldetik, batik bat telebistaren aldetik, izan ere entzuleria pobretzera eta hizkuntza-arrunkeriara gidatzen baitu (eta ondorioz baita gogoa pobretzera ere, zeren hizkuntza eta pentsamendua estuki loturik baitaude).

Baina onen duen gaitzik ez dagoenez gero, denak berreskuraezina zirudienean, glosat, herri-poesiak eta baita Uharteko gure tradizioan hain erroturik dagoen eltzagorrez lagunduriko herri-errimen kantuak seduzituriko jende gaztearen belaunaldi berri bat sortu da.

Alcúdian gure elkarteak eltzagorrez lagunduriko Kantu Eskola bat sortu du, eta gaur egun gazte-jendearen kopuru ohargarri bat gure herriko doinu jatorra ikasten ari da. Ekimen honekin azken puntua ezartzen zaio (belaunaldi bat edo bitan behinik behin) kantu tradizional honek zeukan egoera prekarioari gure udalerrian: azken urteotan dozena erdi bat glosadors bakarrik geratzen dira, zeinak urtero zintzo biltzen baitira gure fogueró, tradiziozko suaren inguruan, San Antonio bezperan, urtarrilaren 16an. Biel “Ferrerico”, Venanci “Llaneta”, Joan “Rialla”, Maria “Carbonera”, los hermanos Catalina eta Jaume “Blanco” ahots beteranoen ondoan,.. orain Maria “Polida”, Jaume “Poiet”, Joan “Nyany”, Tomeu “Polit”, Carme de sa Cova, Maria Angels “Nyanya”, Guillem “Cotona”, Maria Victòria “Carbonera”, Joan Albert “Cotona” eta abarren ahots gazteak ere entzuten ditugu.

Glosaren gaurko munduan nabarmena da glosat improvitzat, kopla inprobisatuzko lehiaketen berreskuratze-lana, Mallorcako Glosadors elkartea burutzen ari dena, Felip Munar, UIBeko irakaslea, dinamizatzaile nagusi bezala. Kolektibo honetan meritu propioz gailentzen da Mateu Matas “Xuri” gaztea. Baina alor honetan ere Alcúdiak ekarpen bat egiten du, Antoni Viver, “Mostel”, gure elkarteko bi kideren aitaren ahotsa.

KANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUAKANTU ESKOLA ELTZAGORREZ LAGUNDUA