Escoltan's
Volver al inicio

KULTURA TRADIZIONALA

LAS “LLANTERNES”: TRADIZIO BERRESKURATUALAS “LLANTERNES”: TRADIZIO BERRESKURATUALAS “LLANTERNES”: TRADIZIO BERRESKURATUA

LAS “LLANTERNES”: TRADIZIO BERRESKURATUA

Urtero, abuztuaren 24an, San Bartolome gauean, guraso- eta haur-talde batek hartzen ditu Alcúdiako Gune Historikoko kaleak udaletxearen aurrean elkartzeko gaueko bederatziak aldera. Bertara deitu ditu Sarau Alcudienc kultura-elkarteak. Handik aldi batera, gure udaletxearen mugakide den plazatxo batetik, herriko kale enblematikoenak korrituko dituen segizio luze bat abiatuko da.

Txikiak gurasoek eta aitona-amonek lagundurik, guztiek llanterna bana daramate, angurriz egina, edo batzuetan piper gorri handi batez, aldez aurretik mamia kenduta, eta ondoren kandela bat barruan ezarri zaiona. Kanpoaldean irudi sinpleak marraztu zaizkio (hodei bat, eguzkia, ilargia, txori baten silueta,…) eta gero labana baten laguntzarekin irudi horien barne-aldeko azalaren xafla mehe bat kendu zaio, angurriaren barruraino zulatzera iritsi gabe, zeina osorik hustuko baitugu kanpo-apainketako lana amaitu ondoren. Azken finean, kontua da mami-xafla fin bat uztea da pergamino gisara funtzionatuko duena gero barrualdean ezarriko dugun kandelaren argia pasa dadin.

Jendetza, prozesio luze baten itxura harturik, markatutako ibilbide korritzen du, Mallorcako abesti tradizionalak kantatzen ditu, bereziki El sereno ha mort un moix (“Gauzainak katu bat akabatu du”, haur-kanta). Festa abiapuntuan bertan amaitzen da, eta bertan hitzaldi labur bat egiten da gure tradizioei, ohiturei eta hizkuntzari eustearen beharraz presentzia mediatiko handiagoko beste kultura batzuek edo zurrunbilo globalizatzaileak irentsiak izatea saihesteko. Azkenik globoak jaregiten dira, gozokiak banatzen dira eta, batzuetan, haur-animazioko talde batek ematen dio amaiera festa tradizionalari.

Aipaturiko festa hau 1978an hasi zen Kultura Obra Balearraren eskutik (bertako kideek sortu zuten gerora kultura tradizionaleko gure zentroa), llanternes tradizioa sustatzeko helburuarekin, ohitura hori ordurako ahuldurik baitzegoen, batez ere 60. hamarkadaren amaieran telebista sailean orokortu zenetik. Gure elkartea, Sarau Alcudienc, Mallorcako kultura propioaren zentro hedatzaile bezala, bera da herri-festa horren antolatzailea, behin eta berriz, urtean igaro ahala uharteko beste herri batzuk ere imitatzaile bihurtuz.