Escoltan's
Volver al inicio

KULTURA TRADIZIONALA

ALCÚDIAKO ERRALDOIAKALCÚDIAKO ERRALDOIAKALCÚDIAKO ERRALDOIAK

ALCÚDIAKO ERRALDOIAK

Gaurko erraldoiak 1988an eraiki ziren Alcúdiako Udalaren Kultura Batzordearen akordioz eta une hartatik urtero zaindariaren jaiak direnean, Udalaren sarrera-atearen alde banatan ezartzen dira, ohikoa denez, irudi egonkorrak baitira. Egitura eta gorputzaren ageriko atalen modelaketa Josep Fluxà eskultoreak burutu zituen. Janzkera eta materialaren hautespena Antoni Babilonik gidatu zuen, eta Bartomeu Massanet jostuna arduratu zen janzteko piezak egiteaz: emakumeari XVIII. mendeko jantzia ezarri zitzaion eta gizonezkoari XIX. mendearen hasierakoa.

2006. urtean, Udalbatzak erraldoiek mugitzea eta dantza egitearen aldeko interesa agertzean, ideia horren zaleak ziren pertsona-talde batek Colla de Geganters, erraldoi-taldea eratu zuten. Lehen urratsa figuren barne-egitura aldatzea izan zen arintasun handiagoa lortzeko, Male Alba izan zelarik horretaz arduratu zena. Aldi berean abaguneaz baliatu ziren jantziak erabat berregiteko, eta lan hori lehen aipatu ditugun pertsonek burutu zuten.

Eta hala, 2006ko abenduaren 17an, Alcúdiako Erraldoiak, dantzarako prestatuak, eta itxura guztiz berrituarekin jendeari aurkeztu zitzaizkion Udaletxearen aurrean. Estreinatze-dantzaldia Plaça de la Constitución burutu zen, Antoni Babiloniren jatorrizko musika eta dantzarekin. Madó Adina i L’Amo en Jaume Panxa-roja izenekin aurkeztu ziren, azken horrek erreferentzia egiten diolarik alcúdiatarrek uharteko gainerako herriak izendatzen dituzten ezizenari.

Aldi berri honetan XIX. mendearen erdi aldeko gustuaren arabera landa-giroko bikote dirudun bat bezala agertzen dira. Emakumea gona arraiadunarekin baina zeharretara, gerritik leporaino estaltzen duen piezarekin, hau da, gerruntzea) damaskozkoa, zeta eta belusazko mantilla. Gizona uhartean tradizionalak ziren bonbatxo tornasolatuekin, txaleko loratua eta oihal beltzeko txupa.

Dantzaren itxuran, alde batetik, erritmo-aldaketak nabarmendu behar dira (lehen parte lasai bat ondoren beste parte oso alai batekin) eta beste aldetik, emakume erraldoiak dantzakoan egiten dituen mugimenduen edertasuna, materialari eta oin-babesak dituen proportzioei eskerrak.


NOLA KONTAKTATU “COLLA DE GEGANTERS D’ALCÚDIA”-REKIN ?

- Tomeu Cànaves (taldeburua): telefonoa 670 549917
- Xisco Vadell: telefonoa 609 492525
- Posta elektronikozko harremana: gegantersdalcudia@hotmail.com