Escoltan's
Volver al inicio

"Indiana" JANZKERAREN IKERKETA

“INDIANA”: BEGIRADA ZIENTIFIKO BAT XVIII ETA XIX MENDEETAKO JANZKERA TRADIZIONAL MALLORCARRARI

Gure lurraldeko janzkera tradizionala urte luzetan ikertu eta artisauki birsortu ondoren lan handi hau nola dibulgatu planteatu behar izan genuen. DESFILEA janzkera, musika eta dantza nahasten dituen formatua aukeratu genuen ezagutarazteko. Baina bi orduko iraupena duen ikuskizun honi izena jarri behar zitzaion, izenburu bat; “INDIANA” hautatu genuen, hori zelako Mediterraneoko klase herritarrentzat XVIII eta XIX mendeetan oihal gogokoena, begi-betegarria zelako, eta jende xumeak ezin zuelarik zeta eskuratu, handikientzat eta modua zutenentzat bakarrik baitzen, hasiera batean estamentu-arrazoiengatik eta arrazoi ekonomikoengatik ere bai lehenak gainditu eta gero.

Azterlanak gainditu egin ditu ikerketa-iturriak: ez da oinarritu soilik aurkitutako piezetan baizik eta pinturetara, ex-votoetara. Grabatuetara, marrazkietara, jaiotzetara, notario-inbentarioetara, eta abarretara jo du. Gainera desberdindu egiten ditu klase dirudunak eta tipo herritarrak, desberdindu ciutat-a (Palmako jendea, hiri-klaseak) eta part forana (Mallorca uharteko herriak eta landa-guneak), marinelak, eta abar. Esan behar da gainera janzkeraren birsorkuntza haren hedadura guztian egin dela: arropa, gerrikoak, zapatak, galtzerdiak, kapelak eta txapelak, berokiak, osagaiak (azpantarrak, eskapularioak, arrosarioak,…) eta abar.

Nahiz eta lanak bereziki XVIII mendea eta XIX.arena lehen erdia hartzen dituen, haren dibulgazioaren unean ( “Indiana”ren bitartez), pintzelkada batzuk ere aurkezten ditugu 1860az haragoko hamarkadetatik, haren asmo didaktikoa osatzeko helburuarekin, aldi berean bi menderen ikuspegi osoa eskainiz.


Lan honek berritasunik ohargarrienetako bat XVIII. mendeko marinel-janzkera birsortzea da, zeren era berezi batean janzten baitziren eta halakotzat identifikatzen baitzituen marinelak. Jende herritarraren calçons amb bufes (fraka zabalak) eta faldons deituak, haiek calçons justos (galtza doituak) izenekoak janzten baitzituzten, orkatilaraino iristen zitzaizkienak. Galtzoi horiek sarritan marra gorriak eta urdinak ere zituztenak izaten ziren. Hala agertzen dira garai hartako marrazkietan eta pinturetan. Baina marinelen elementu identifikagarriena, zalantzarik gabe, barretina da, artilezko txanoa nagusiki kolore gorrikoa izaten zena, nahiz eta kolore urdineko batzuk ere agertzen diren, Pollençako patroiaren baseliza bateko ex-voto batean bezala. Baita kolore zurikoa ere. Horiek guztiek behealdean zerrenda edo xingola bat izaten dute, eskuarki beltza, buruaren inguruan lotzen dituena. XIX. mendeaz aurreko uneetan haien forma ez zen gaur egun ezagutzen duguna bezalakoxea (Eivissa, Katalunia,…) eta mangas de marinero izena hartzen zuten.

Esan beharra dago bi mendeetako MODA NAGUSIEI buruzko ikerketa hau ez dago amaitutzat ematerik (inoiz amaitutzat ematerik ba al dago ikerketa historikoko lanik?), zeren edozein unetan ager daitezke jantzi-pieza, ehun, datu berriak, edo lanaren ondorioak eta bertan eskaintzen diren hipotesiak beste ikuspegi batetik planteatzera behartuko gaituen beste edozein elementu. Guztiarekin ere une hauetan elementu berrien kopuru oso handi bat erakuts daiteke, orain arte ikusi gabeak, eta horiek Mallorcako janzkera tradizionalaz ikuspegi zeharo bestelako ematen digute orain arte genuenaz.

IndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndianaIndiana