Escoltan's
Volver al inicio

MUSIKA ETA DANTZA

EMANALDI TALDEA

Gure taldeak garatzen dituen jarduera desberdinen artean dago Dantza eta Musika Tradizionalaren Erakusketak burutzen dituen lagun-talde batena.

Emanaldi-talde bat bezala antolaturik jota-, fandango-, bolero- eta mateixa-(dantza autoktono)-errepertorio askotarikoa erakusten diegu ikusleei mallorcar janzkera tradizionala ere ikuskizun horren funtsezko osagaia da; hala, emanaldietan dibertsitate handiarekin janzteko ahalegina egiten da, XVIII. mendearen hasieratik abiatu eta XIX. mendearen amaiera arteko pieza birsortuekin.

Janzkera oso desberdinak erakusteko borondateak aukera ematen du agertokian gizarte-geruza desberdinetako piezak aldi berean ikusi ahal izateko, eta ideia errealago bat eskaintzen du Mallorcako kaleetan oraingoaren aurreko bi mende horietan ikus zitekeenaz.

Naturaltasuna da guretzat oinarrizko premisetako bat agertokira igotzerakoan: horregatik saihesten ditugu muntaia teatralegi eta artifiziozkoegiak. Gure emanaldi guztietan eta bakoitzean inprobisazio-uneak, dantza libre, alai eta espontaneokoak aurkituko dituzue. Hitz batean esateko, benetako festa-girokoak.

Mostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de BallMostres de Ball