Escoltan's
Volver al inicio

TALDEAREN IBILBIDEA

“SARAU ALCUDIENC”: HAREN IBILBIDEA

“Sarau Alcudienc” Mallorcar Kultura Tradizionaleko Zentro bat da, 1978an Alcúdian sortua (Mallorca, Illes Balears). Herri horretan, Kultura Obra Balearraren, elkarte oinordeko gisa, gure herrialdeko kultura tradizional guztiak ordezkatzen duen guztiaren sustatzailea da, oinarrizko alderdien arteko bat bezala hizkuntza katalanaren ahozko erabilera indartzea ulertuz. 1978an dantza tradizionaleko eskola bezala hasi zen hura gaur egun Balear Uharteetako tradizioa eta zertzelada historikoak ezaugarritzen dituzten elementuen defentsan izandako iraupenarengatik aintzatetsitako elkartea da. Ibilbide horren aitortzan 2000. urtean Medalla d’Or “Ciutat d’Alcúdia” eman zitzaion.



La paraula “Sarau” hitzaz lagun-talde baten gau-bilera izendatzen da, musikan eta dantzan oinarrituriko denbora-pasa bat burutzeko. Musika tradizionaleko eta “ball de bot” ikastaroak emateaz gainera (hala izendatzen da dantza tradizionala Mallorcan), herri-kulturaren beste alderdi batzuk ere hartzen ditu. Hona hemen taldearen ibilbidearen laburpen txiki bat, hurrenkera kronologikoan aurkeztua:


1979an FESTA DE LES LLANTERNES berreskuratzen du Alcúdian, elkartea dagoen herrian. Helduak eta haurrak meloi, angurri, piper eta abarrez egindako faroltxoak prestatzen dituzte, eta Bartolome Santuaren gauean (abuztuaren 24an) denak herriko gune historikoan biltze dira paseo jendetsu bat egiteko Erdi Aroko kaleetan zehar, farolak piztuta dituztela, haur-kanta tradizionalak kantatuz doazen bitartean… Urte horretatik hasita, festa hori Mallorcako herri askotara hedatuz joan zen.


Hamar urte geroago, 1989an, SANT ANTONI I ELS DIMONIS pertsonaiak berreskuratzen dira, Alcúdian urte asko zirela desagertuak. Berreskuratzen hori gure elkarteko lehendakariaren eskutik egin zen, aldi berean Kulturako zinegotzia baitzen. Taldearen kudeaketa kultura tradizionaleko gure zentroak burutzen du, Alcúdiako Udalarekiko adostasunean, berak baitu jabetza. Urtarrilaren 16 guztietan irteten dira kalera, egundoko jende-astrapalaren erdian (ikus gure Kultura Tradizionaleko saila).


1990ean Caixa de Colonyak babestu egiten du kale-festako pertsonaia-talde bat sortzearen egitasmoa, S’ESTOL DEL REI EN JAUME. deitua. Sarau Alcudienc-en lehendakariak osoki diseinatua da, eta gaur egun herrian erabat erroturik dago. Multzo hau ere, era berean udal jabetzakoa dena, erro historiko eta herritarreko bederatzi pertsonaiaz osatua da. Gure elkarteak kudeatzen du eta Mallorca ordezkatu du Manresako Fira de Cultura Tradicionalen, izan ere bere sailean garrantzitsuenetako bat da eremu mediterraneoan. Gainera Bartzelonako La Mercè jaietan ere esku hartu du, eta Santa Teclakoetan, Tarragonan (ikus Kultura Tradizionaleko saila).


Dantza eta Musika Tradizionaleko talde bezala, 30 baino gehiagoko bizitzarekin, toki askotan ari izan da: Galizian, Murtzian, Frantzian, Alacanten, Euskal Herrian, Andaluzian,…besteak beste. 1987an BIGARREN SARIA eskuratu zuen (Zilarrezko Garaikurra) Dantza Folklorikoen Mundu Jaialdian, “World Folkdance Festival” (ikus Musika eta Dantza saila)..



2005eko abenduan ESCOLA DE CANT AMB XIMBOMBA , sortuko da, eltzagorrarekiko kantuaren tokiko modalitate tradizionala iraunarazteko asmoarekin, eta horrela interprete gazteen belaunaldi berri bat ziurtatzeko, oraindik kantatzen duten azken edadetuak desagertu baino lehen.. Hogeita hamar bat ikasle gaztek, 5 eta 17 urte artekoek, osatzen dute eskola hau (ikus Kultura Tradizionala).



Azken urteetan ikerlan zabala burutu da eta “XVIII.mendeko eta XIX. mendeko lehen erdiko janzkera tradizional mallorcarra: begirada zientifiko bat” izenburupean 2004ko abuztuan aurkeztu zen. Lan hori aho batez laudatua izan da eta hedadura handia izan du Balearretako komunikabideetan. Ikerlanaren oinarria (landa-lanaz gainera) grabatuetan, notario-inbentarioetan, marrazkietan, pinturetan, ex-votoetan, bilduma pribatuetan eta publikoetan, nola uharteetakoetan hala kanpokoetan, eta abarretan dago. Gaur egun ikerketa horren emaitza jendeari desfile-erara erakusten zaio, eta “INDIANA”, izenburuarekin ibilbide historiko bat egiten du XVIII. eta XIX. mendeetako janzkeran zehar (ikus Janzkera saila).


A hores d’ara Sarau Alcudienc és una de les associacions deganes de la cultura tradicional a Mallorca. Més de trenta anys d’existència en plena activitat ho avalen.